2022an Gisarte Quarry Life Award lehiaketan parte hartzeko hautatua izan zen. Lehiaketa zientifiko eta hezitzailea Heidelberg Cement enpresak egin zuen, harrobietako biodibertsitatearen balioari buruzko kontzientziazioa areagotzeko eta komunitate zientifikoarekin, GKEekin, herri-agintariekin eta taldeko unitate operatiboekin praktika berriak partekatzeko helburuarekin.
Gisarteren proposamena Rezolako harrobian (Arrigorriaga) oinarritzen da, eta harrobien biodibertsitateak eta ekosistemek klima-erronken aurrean duten gaitasuna aztertu nahi du, harrobiaren inguruneetan biodibertsitatea zaintzeko eta handitzeko estrategiak ezarri ahal izateko.