2021ean, Lezamako basoen azterketa bat egin zen, baso-banaketa ezagutzeko, bai espeziearen arabera, bai garapen-egoeraren arabera, eta, horretarako, interes komunitarioko habitatekin eta jabari publikoko mendiarekin duten harremana bilatu zen. Emaitza udalerriko baso-kudeaketa errazteko tresna bisual interaktiboa da.